Jolasen sexismoarekin jarrituz, hona hemen hori lantzeko ekintza desberdinak.
Lehenengo hau, gorputzarekin jolasean du izena eta haurrek euren gorputzaz jabetzea du helburu.
Horma-irudi batean mutil baten eta neska baten gorputzak margoztuko dira eta gero horman jarriko da, ume guztiek ondo ikus dezaten.
lehenengo eta behin, haurrei 5-10 minutu emango dizkiegu marrazkia ikus dezaten eta margoztuta dagoenaz ohartzeko.
Ondoren, andereñoak, honako galdera hauek galdetuko dizkie:
-Partaideak izendatu: nor ikusten duzue hemen? Ezaguna egiten zaizue?...
-Xehetasunen aipamena: nolakoa da pertsona hori? nolako ilea du?....
-Konparazioak egitea: zein da handiena? Zeintzuk dira ikusten dituzuen desberdintasunak?....
-Elkarrekin zerikusia duten gauzen ezagutza
-Esperientzien esanahiei buruzko hausnarketak egitea, haurraren beraren sentimenduak barne: gustoko al duzue horma-irudian agertzen dena?....
Horrelako joku edo ekintzak egitea oso garrantzitsuak dira umeek euren gorputza ezagutzeko eta onartzeko. Eta beraz, euren arteko diferentziaz ohartzeko, kontutan hartzeko eta errespetatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario