2007-05-08

PANPINEN TXOKOA

Haurrek txiki-txikitatik badakite mutilentzako gauzak zeintzuk diren eta neskentzakoak zientzuk diren desberdintzen. Hori bere eguneroko bizitzan ikusten baitute. Zorionez, mutila urdinez eta neska larrosaz janstearen ohitura hori gutxituz joan da, baina hala ere, gaur egun eman ematen da.
Horrexegatik, hori ez dela horrela izan behar txikitatik azaldu behar diegu, eurek barneratzen joateko.

Horretarako oso sinplea den ekintza erabil dezakegu; panpinen txokoa da. Bertan, panpin mota desberdinak jarriko ditugu eta komenigarria da ikasleek beren etxetik euren gustuko panpinak ekartzea, gutxienez egun batzuetarako. Beraz, txoko honetan, panìnen jantziak gordetzeko kaxatxoak edo armarioak jarrikdo ditugu, panpinak garbitzeko bainuontzi bat, orraziak, janaria emoteko tresnak, lotarako ohetxoak, paseatzeko karroak, etb...
Hori dena prest dagoenean, umeak txokora gonbidatuko ditugu eta andereñoak ezer ere ez egin ez esan barik, umeen jarrera desberdinak ikusten joango da. Umeak txokoan libreki arituko dira 30 minututan zehar. Ondoren, denek batera dena batu eta alfonbran esertzeko esango diegu eta egin dutenari buruz hitz egingo dute. Andereñoak honelako galderak egin diezaieke: nola sentitu zarete? Gustatu zaizue panpinekin jolastea? Zein arroparekin jantzi dituzue panpinak?....



Txoko honekin, geure eguneroko bizitzan murgildurik dauden rolak, sexismoa, matxismoa, etab. umeengandik urruntzea nahi dugu, hau da, aipatutakoak umeen jarreretan ahalik eta gutxiengo eragina izatea. Baina horrez gain, hainbat balore desberdin gehiago ere landu daitezke; txandak errespetatzea, lagunekiko errespetua,....

No hay comentarios: