2007-05-09

ERREGE MAGOEN ZORROAN SEXISMOA OPARI




Sexismoak garrantzi handia jarraitzen du izaten Errege Magoen zorroan. Data horietan administrazio batzuek egiten dituzten noizbehinkako kanpainek ez dute lortzen joera hori aldatzea, egin berri den ikerketa baten arabera, joera hori da umeen etorkizun profesionala eta pertsonala markatzen duena: hiru urterekin, etxeko txikienek badakite neskentzako eta mutilentzako jolasak daudela eta salbuespenak dira rolak aldatzen dituztenak.

Hori da Maria del Carmen Martínez Reinak, Granadako Unibertsitatean ateratako ondorio nagusia eta bertan azaltzen da Gabon-gauan zuhaitzaren azpian usten ditugun opariek zein puntutaraino izan ditzaketen eragina baloreen, ohituren eta jokabideen garapenean heldutasunean.
Lan hau egiteko, Martínez Reinak, 400 inkesta egin zituen 200 umeri, bai neska ta bai mutilak ere bai, hiru eta zazpi urte artekoak. Ehundaka ikasle ere entrebistatu zituen, adinarekin aldaketak sortzen diren egiaztatzeko. Guztioi telebistan agertutako 35 jolas erakusti zizkieten eta eurek jolas horiek neutroak, maskulinoak edo femeninoak ziren esan behar zuten. “ gehien arritu ninduena hiru urterekin jolas bakoitza zein sexurentzat zen jakitea izan zen. Txiki batzuek ez zuten ezer ez esaten. Jolasa ikusi eta atzamarrarekin zegokion sexua seinalatzen zuten” azaltzen du ikertzaileak. Erantzuna soilik aldatzen zuen norbaitek anai-arrebarik izanez gero. Harrigarria izan arren, amak etxetik kanpo lan egiteak ez zuen erantzunetan eraginik eduki.

Horrela, salbuespenak salbuespen, neskarekin lotutako jolasak panpinak, edertasunarekin, amatasunarekin edo etxeko lanekin erlazionatutakoak dira. Beraz, azkeneko hamarkadetan ez da ezer ere ez aurreratu. Mutilen kasuan, aldaketa nabari daiteke. Baloiak, autoak edo gudako jostailuak mutilentzako jostailutzat izan arren, gehiago dira bi sexuentzako direla pentsatzen dutenak. Eraikuntza eta medikuntzarekin erlazionatutako jostailuak hortxe sartzen dira ere bai.

Neutraltasunera eramaten duen pertzepzio aldaketa honek nabarmenagoa da entrebistatutako nagusien artean, txikien artean baino. Hala ere, azken hauen artean desberdintasunak daude: hiru urteko neskek pertzepzio handiagoa dute jostailu batzuen neutraltasunari buruz, bere adin bereko umeek baino. Denborarekin, sozializazio orokorrari dagokionez, bien iritziak bat etortzen dira.

“Estereotipo hauek ez dituzte soilik gurasoek transmititzen, telebistan, haurtzaindegietan, kaleetan , etab .ikusten dituzte. Gauza ez da neskek panpinekin ez jolastea, baina saiatu behar gara beste jostailu batzuekin ere jolastea, zeren jostailuekin jolasteaz gain, umeek ikasi egiten dute” argudiatzen du Martínez Reinak.
Hala ere, kaltegabeko jostailu hauen ondorioa urteak pasa ondoren ikusten da, datuak analizatzerakoan argi ikus daiteke nola gizonezkoek ikasketa teknikoak eta zientifikoak aukeratzen dituzten bitartean, emakume gazte gehienek giza-zientzietako ikasketak burutzen dituzten, horrela bizitza familiarra eta profesionala adostu ahal izateko.
Desberdintasuna hau, ikertzailearen arabera, txikitatik pentsamendu abstraktua bultzatzen duten jostailuekin jolas maternalekin baino gehiago jolasten dutelako gertatzen da.

Martínez Reinarentzat, ezinbestekoa da jostailu guztiak neutroak direla pentsatzea haur jolasak erostean. aholkatzen du.
Ereduen aldaketa honen aurrean, komunikabideetako publizitatea funtsezkoa da, bere lanean azaltzen duen arabera. <>. Gauzak horrela, jolas sinbolikoak lehen eta bigarren hezkuntzan(0-tik 6/7 urterarte) oinarrizkoak direla esaten du, jolas hauetan umeek pertsonai baten papera bereganatu behar dute eta gurasoen jokabidea imitatu. Amaitzeko; gauean gurasoek Errege Magoen papera hartzen dutenean, ez lukete utzi behar estereotipo sexistek euren oparien artean egoterik.

No hay comentarios: