2007-05-09

ETXEA


Sexismoa gure eguneroko bizitzan hainbat esparru desberdinetan agertzen zaigu eta eskola ez zen gutxiago izango. Beraz, eskola barruan sexismoaren kontrako ekintzak burutzea ezinbestekoa da umeek argi izan dezaten, eurek izango direlako etorkizuneko gizartea osatuko dutenek.

Haur Hezkuntzan sexismoa umeek inkonszienteki lantzeko ekintza on bat da etxea.
Ume bakoitzari orri bat banatuko zaie, non etxe bateko gelak agertuko diren. Eta beste orri batean, aita, ama, ume bera, ahizpa, anaia,txakurra....eranskin moduan azalduko dira.
lehenengo eta behin, eurekin hitz egingo dugu eta honako galdera hauek egin diezaiekegu: zer ikusten duzu orrietan? ezagutzen dituzue agertzen diren gelak? non egoten zarete zuek?
Umeek ematen dituzten erantzunen bidez, jakingo dugu umeek etxean edo euren ingurune hurbilean bizi eta ikusten dutena.
Ondoren, eranskinen orria erabiliko dugu. Bertan agertzen diren pertsonaiak ebaki beharko dituzte eta etxeko gela batean itsatsi. Eta umeek euren burua, gurasoak,...non kokatzen dituen esanahitsua da, umeak horrela ikusten dituelako bai bere burua eta baita gurasoak ere.

No hay comentarios: