2007-05-09

Bazen behin errege bat...





Umeak eta gurasoak aldatu egiten dira, baina ipuinak, berriz iraun egiten dute denboran zehar.
Narratzaileak “bazen behin” esaten duen bakoitzean, umeak gelditu egiten da, zerbait gertatuko dela badakielako. Minutu batzuetan zehar, ez du jakingo errealitatea fikziotik desberdintzen eta, experientzia bat bizitzen ari denez, ikasten ari da. Horrelaxe izan da beti. Baina, orain, Pokemon-en denboran, guraso askok ea sentsurik duen ipuin klasiko horietara jotzea galdetzen diete euren buruei. Eta erantzuna jakiteko, jakintsu bik, Mercedes Valcarcek, Universidad Complutense-ko Psicologia Evoltiva-ko irakaslea dena, eta Carolina Fernández , Oviedoko Unibertsitatean Literatura Ingeleseko irakaslea dena, haurrentzako ipuin tradizionalei buruzko bi ikuspegi desberdin eskaintzen dizkigute, bata psikoanalitikoa eta bestea, berriz, feminista.
Valcarcek “ipuinak haurrak giza-arazoekin aurrez-aurre jartzen dituztela” defendatzen du, eurek uler dezaketen hizkuntza batean.Carolina Fernández-ek, berriz, ipuin askok balio mingarriak transmititzen dituztela uste du: “ gizonezkoen eta emakumezkoen ereduak errepikatzen dituzte: emakumea malgua, ederra, jasankorra, geldoa eta biktimatzat jartzen duten heinean, gizonezkoak amaierarte heltzen da arazoak konpontzeko, heroitzat azaltzen dute.


Carolinarentzat rolak garateza da garrantzitsuena: ume batek emakumeak gizona erreskatatzen duen istorio bat irakurtzen badu edo printze bati zalantzan jartzeko edo beldurra sentizteko aukera ematen zaion istorioak irakurtzen baldin baditu, etorkizunean burutuko duen papera aukeratzeko aniztasun gehiago izango ditu. Baina Valcarcek, hainbeste informazio ematea, ez du beharrezkoa ikusten, : “pertsonaia bat hainbat eta simpleagoa izan gero eta errezagoa da hurarekin identifikatzea. Umea ez da planteatzen nolakoa izan nahi duen baizik eta noren antza izan nahi duen eta hasieratik, sexu baten eta bestearen gatazkak desberdinak dira”. Hala ere, jakintsu biek ados daude gauza batean: Disney-ren bertsioek ez diote haurtzaroari mesederik egin. Gauza beldurgarri gzutiak kentzerakoan, umeari benetan arduratzen dionaz ahaztu egiten dira: “uzketa, bakardadea, heriotza, maitasuna,....haurraren egiazko estutasunak dira- azaltzen du Mercedes Valcarcek-. Horrexegatik ezin da ondoriorik, moralejarik, eman, berak bere ipuina osatu behar du.

No hay comentarios: