2007-03-12

Zer dira Jolas Sexistak?

Hasteko, esan beharra dago, jolas ezberdinek abilezia ezberdinak garatzeko aukera ematen badute, neskatoek gauza batzuetara eta mutikoek beste batzuetara jolasteak gizonen eta emakumeen abilezia eta portaeren artean dauden ezberdintasunen zati bat azaldu beharko du.
Honetan oinarrituta, autore batzuk diote jolasak eta jostailuak emakume eta gizonen arteko ezberdintasunen aintzindariak direla.
Gurasoek, jostailuak eskaintzerakoan, umetxoa neska edo mutila den kontuan hartuta egiten dutenean hasten dira ezberdintasunak, bereziki bizitzaren lehenengo urteetan, jostailuek helduekiko elkarrekintza eta jolas motak baldintzatzen baitituzte. Neskato bati panpin bat erosten badiogu, jolas lasai bat bultzatuko dugu, zaintzan, elkarrizketan oinarrituta eta helduaren partaidetza jolasean ahozko trukean kokatuko da ere. Alderantziz, pilota batekin egin daitezkeen jarduerak mugimenaren garapena bultzatuko du, botatzeko, ostikadak emateko, jolas fisiko eta aktiborako aukera ematen duelako.

Haurraren lehenengo esperientzia hauek neskatoek eta mutikoek gauzen eta gizakien munduarekin duten harreman motetan hasierako desberdintasunak, generoari, lotuta, eratuko dituzte. Areagotu egiten diren desberdintasunak, neskak eta mutikoak hazten doazen neurrian, tradizioz bere generoari lotutako jolasak eta jostailuen aldeko aukera handitu egiten delako ere.

Neskato eta mutikoentzako jostailuak aukeratzerakoan lehenengo desberdintasun hauekin batera, beste gertaera garrantzitsu bat ematen da: segregazioa, generoa dela eta; hau da, neskato eta mutikoek sexu bereko berdinekin jolasteko daukaten nahi nabaria. Bereizketa 3 urteren inguruan hasten da, areagotu egiten da adinarekin eta nerabezaroan amaitzen da; orduan beste sexukoekiko erakargarritasuna agertzen da, erakargarritasun sexual nabarmenarekin. Gertaera honek, neska eta mutilen arte desberdintasun asko argitzen ditu; gure haurtzaroan gure genero bereko lagunkein denbora gehiago egon izanak, jolas zehatzetara eta jostailu zehatzekin jolastuz, eragina dauka, zalnatzarik gabe, jasotzen ditugun abilezietan eta gure garapen orokorrean.

Ikuspuntu honetatik, logikoa da neskatoek pazientzia izaten eta onak izaten eta zaintzen (tradizioz femeninoak diren jostailuek, panpinak, biberoiak, sukaldetxoak...eragindako estiloa) ikasten dutela onartzea, mutikoei, bitartean, harreman fisikoa duen jolasa, elkarrekintza zakarragoak eta jolas aktiboagoak (kotxeak, abenturak, jolas fisikoa, pilotak) eskaini zaizkielarik.


Beraz, ez sexista honakoa da.....

-Jolas ez sexistak dira....

  • Sexu gainetik jolastu ahal izateko aukera ematen dutenak
  • Sexuari lotutako genero rolak errepikatzen ez dituztenak (ez indartzeko)
  • Genero estereotipoei erantzuten ez dietenak
  • Geberoak garatzen dituen gaitasunak baino askoz gehiago lantzeko aukera ematen dutenak
  • Generoari dagozkion bestelako baloreak bultzatzen dituztenak, hau da, balore positibo guztiak (generoa kontuan hartu gabe)
  • Gure bizitzara eramateko eredu berri bat luzatzen dutenak
  • Gizarteko ekitatea bultzatzen dutenak
  • Eredu zabal eta ez itxietan jolasteko aukera ematen dutenak
  • Pertsona moduan, gaitasun anitzak bultzatuz, osotasunean garatzeko laguntzen dutenak

No hay comentarios: