2007-06-07

Ezaugarri sexistak eta diskriminazio positiborako neurriak









  1. 1-)Maskulinoa erabiltzen da generiko gisa (genero gramatikalaren marka duten hizkuntzetan); beti ari gara ikasleak, gazteak, gizonak aipatzen, bi sexuez ari bagara ere.





-Etengabe bi generoen aipamenak egitea





-Emakumeen adibideak jartzea era femeninoan





-"Pertsona" hitza era neutroan erabiltzea





-"Gizadiaz" hitz egitea, orokorrean, "gizakiaz" hitz egin nahi dugunean





-Noizbait ordena alderatzea: "mutikoak eta neskak" hurrenkeraren ordez "neskak eta mutilak"





2-) Generiko maskulinoa erabiltzea lanbideak, ofizioak, titulazioak, karguak adierazteko.





- Mozio gramatikal femeninoak erabiltzea lanbideak, ofizioak eta karguak aipatzeko





3-) Zerbait negatibo adierazteko "alukeria", "alua" eta horrelakoak erabiltzea eta alderantziz "potroak", "barrabilak" zerbait positibo adierazteko





4-) Hitz kateak, "emakume" hitza ahulezia, pasibotasuna, kuxkuxeatzea, umekeria...bezalako ideiekin lotzen dutenak, ezaugarri horiek zerbait negatibo gisa hartuz.

HEZKIDETZA ESKOLAN




Arlo honetan ezinbestekoa da umeen egoera sozio-ekonomiko-kulturala kalean dagoena dela jakitea, hau da, rol tradizional oso markatuak ditzuten neska-mutilak dira.

Beraz, nolabaiteko aldaketaren bat emoteko, eskola instituzio moduan eta hezitzaileen jarrera funtsezko giltzarria da.


-Neskatilen partaidetza urria talde handian (bilerak, iritziak bateratzea...)

-Bolondres taldeak eratzeko orduan "sexubakarreko" taldeak maizegi eratzea.


-Egotzi zaizkion rolak bere gain hartzea bizitzaren eremu guztietan, inolako planteamendu kritikorik egin gabe.


-Jarreren diferentziazioa gorputzaren balioaren, plazeraaren eta oro har, sexualitatearen aurrean.


- Mutikoen desagerpena, ordenatze eta garbiketa lanetan: denek parte hartu behar dute zeregin horietan.


-Nesken partehartze eskasa kirol jardueretan: nesken taldeak bultzatzea, zer duten gogozkoen bilatuz.

HEZKIDETZA FAMILIAN



Hezkuntzak, familiaren sistemaren barruan, rolak betirakotzeko joera du. Ekonomiaren krisialdiak areagotzen du egoera hori: emakumea kanpora ateratzen da lan egitera et aetxean hutsune bat uzten du, alabek betetzen dutena, lehen amak egiten zituen exteko lanak bere gian hartzen dituztelarik. Horrek besteen aurrean baliotsu bihurtzen ditu baino ez beren buruen aurrean.


-Neskei esleitutako etxeko lana: Etxeko lanen zuzentasunezko banaketa


-Neba eta ahizpak, mutikoak eta neskak, oro har, zaintzea: txikienganako arreta eta zaintza neska-mutilen artean banatzea.


-Nesken heziketaranganako axolarik eza, etxean beharrezkoak badira: haien eskolaratze arautua bultzatzea.


-Bakoitzak behar duen astialdiari inolako garrnatzirik ez ematea: denboraren antolakuntzan laguntza eskaintzea, etxeko lanak eta beste eremuetako partaidetza bateragarriak izan daitezen


-Ordutegien arteko diferenztia, mutilenekin konparatuta: ordutegien berdintasuna lortzea.


-Lan mundurako sustapen urria.


-Harremanen kontrola, haurdun gelditzeko beldurragatik.


-Etxeko lanak gutxiestea: etxearen antolakuntzak zer garrantzia duen azpimarratzea.


-Nesken edozein motatako ekimenak gutxiestea: lagundu eta suspertzea.

GENEROA ETA HEZKUNTZA, etorkizuneko helduen sozializazioa










Mundura jaiotzen den izaki berria ez dator huts-hutsik; sexu bat emana du. Une horretatik izaki hori tratu desberdina jasotzen hasten da, zein sexutakoa izan, halakoa. Dagoeneko murgildua dago testuinguru sozial batean, zeinek behartzen baitu, haurtzaroan barrena, genero identitate mota bat eraikitzeko, eta hori gabe identitate pertsonal propioa ezin lor dezake ez gizartean integratu ezta modu normalean beste gizakiekin harremanak izan ere.



Generoak transmititzen dizkio baloreak, portaerak, hunkipenak eta pentsamentuak, batzuk egokiak eta besteak ez.



Adituek bat datoz esaten genero identitatea haurrak 6 urte inguru dituenean sendotzen dela eta gero ez dagoela aldatzerik. Neska-mutikoak, aro horretan, guztiz malguak dira, edozein motatako eraginari irekiak. Gurasoek duten genero jokabidea izango da jarraituko duen lehen eredua, sozializazioaren bide horretan; familiak, gizarteko talde txikiena den aldetik, komunikabide mota guztiek, adiskideek eta bereziki eskolak, behar den informazioa ematen dute haurtzaroan ikas dadin gizarteak zer espero duen gizabanako berrien aldetik eta nor bere generoaren arabera, zein den bakoitzak bete behar duen eginkizuna mundu honetan.



Aipatu behar da generoan oinarritutako sozializazio prozesu horrek eragina duela ez bakarrik ikasketen hezkuntzan, baita jarduera soziokultural ludikoenen bitartez ere, hots, jolasen, astialdiaren banaketen eta beste haurrekiko harremanen bitartez.

Sozializazio prozesu desberdinak, sexuaren arabera



Emakumeak eta gizonezkoak sozializazio prozesu desberdina bizi izan dugu. Bertan pentsatzeko, harremanak izateko, dibertitzeko, sentitzeko eta lan egiteko modu batzuk eskuratuz joan gara, hau da, munduan izateko, bizitzeko modu orokor batzuk. Hauek, prozesu honen faktore batzuen eraginpean eraman gaituzten gaur egun emakumeen eta gizonen kloektiboek esperientzia historiko oso desberdina izatera.

Kulturatzat ulertuz, herri baten, giza-talde baten edo garai baten ezagupen multzoa, garapen maila, esperientzia kolektiboa, izateko modu orokorrak, baiezta dezakegu emakumeen eta gizonen kolektiboek bizi izandako esperientzia desberdin hori bi kultura izatera iritsi dela: femeninoa eta maskulinoa, hain zuzen ere.

Gizakiok, sexuari begiratuta, emakumezkoak eta gizonezkoak garela jakin badakigu eta bizi izan dugun sozializazio prozesuaren arabera kultura femeninokoak ala maskulinokoak gara. Sexua naturala da, kultura eskuratzen dena.

Egitura sexista den gizarte honetan, emakumeei esleitu zaizkie rol, lan, funtzio, balore, etab. batzuk, "genero femeninoa" definituko dutenak eta gizonezkoei berriz, beste rol, lan, funztio, balore etab. batzuk, "genero maskulinoa" definituko dutenak.

MASKULINOA/FEMENINOA, kontuan hartu beharreko kontzeptuak



Haurtzaroan eta nerabezaroan gertatzen den sozializazio prozesu guztien barnean mezu sinplea dago; gizona da inportanteena eta emakumeak, berriz, ez du baliorik.

Mezu horrek, azken finean, etorkizuneko helduaren nortasuna eta bizimodua baldintzatzen, taxutzen eta itxuratzen du. Ez da ahaztu behar, haurtzaroa generoaren ideologiarekin ongarritzen den hazia dela.

Ondorioz, maskulinotasunari hainbat balore ematen zaizkio femeninotasuna baztertuz; hau da, gizonezkoengan ezaugarri positibotzat jotzen dira, hain zuzen ere, emakumeak, ez dituen kualitateak.

Guztiok dakigunez, haurtzaroan eta nerabezaroan zehar nortasuna garatuz joaten da, beraz, ez da zaila imaginatzea generoa erabiliz. Emakumearen kasuan, nabarmendu daitezke une oro erabili beharko liratekeen ezaugarri batzuk.


A) Aipatutakoari jarraituz, estereotipo maskulinoak, haurtzarotik hasita, gizona arrakastatsu, independiente eta dominatzaile izatera bultzatzen duen bitartean, neskak alderantzizkoa ikasten du, barnekoa, afektiboa, pasiboa.


B) Bestalde, neskek eta mutilek beren arrakastak eta porrotak arrazoi diferenteei egozten ere ikasi dute. Edozein jardueretan arrakasta izanez gero, mutikoak barneko faktoreei egozten die, norberaren ahalmen eta eginhalari.

Neskatilak, berriz, arrakasta kanpoko faktoreen ondoriotzazt hartzen du, suertea, irakasleen bihotz ona...


C) Horrez gain, neskatilak ez dira eroso sentitzen lehiaketetan, batik bat, mutikoen kontra aritu beharrean aurkitzen baldin badira. Autore askoren arabera, horren arrazoia motibazioan dauden diferentzietan datza.


D) Aipatzekoa da zenbait eremutan, hain zuzen ere lehiakortasuna eskatzen dutenean, tartean beste mutiko batzuk baldin badaude, nesken autoestima maila apalagokoa dela


e) Azkenik, esan beharra dago nerabezaroa aro franko zaila dela identitate pertsonalaren behin betiko garapenean, hain zuzen ere generoaren eraginagatik.