2007-06-07

MASKULINOA/FEMENINOA, kontuan hartu beharreko kontzeptuak



Haurtzaroan eta nerabezaroan gertatzen den sozializazio prozesu guztien barnean mezu sinplea dago; gizona da inportanteena eta emakumeak, berriz, ez du baliorik.

Mezu horrek, azken finean, etorkizuneko helduaren nortasuna eta bizimodua baldintzatzen, taxutzen eta itxuratzen du. Ez da ahaztu behar, haurtzaroa generoaren ideologiarekin ongarritzen den hazia dela.

Ondorioz, maskulinotasunari hainbat balore ematen zaizkio femeninotasuna baztertuz; hau da, gizonezkoengan ezaugarri positibotzat jotzen dira, hain zuzen ere, emakumeak, ez dituen kualitateak.

Guztiok dakigunez, haurtzaroan eta nerabezaroan zehar nortasuna garatuz joaten da, beraz, ez da zaila imaginatzea generoa erabiliz. Emakumearen kasuan, nabarmendu daitezke une oro erabili beharko liratekeen ezaugarri batzuk.


A) Aipatutakoari jarraituz, estereotipo maskulinoak, haurtzarotik hasita, gizona arrakastatsu, independiente eta dominatzaile izatera bultzatzen duen bitartean, neskak alderantzizkoa ikasten du, barnekoa, afektiboa, pasiboa.


B) Bestalde, neskek eta mutilek beren arrakastak eta porrotak arrazoi diferenteei egozten ere ikasi dute. Edozein jardueretan arrakasta izanez gero, mutikoak barneko faktoreei egozten die, norberaren ahalmen eta eginhalari.

Neskatilak, berriz, arrakasta kanpoko faktoreen ondoriotzazt hartzen du, suertea, irakasleen bihotz ona...


C) Horrez gain, neskatilak ez dira eroso sentitzen lehiaketetan, batik bat, mutikoen kontra aritu beharrean aurkitzen baldin badira. Autore askoren arabera, horren arrazoia motibazioan dauden diferentzietan datza.


D) Aipatzekoa da zenbait eremutan, hain zuzen ere lehiakortasuna eskatzen dutenean, tartean beste mutiko batzuk baldin badaude, nesken autoestima maila apalagokoa dela


e) Azkenik, esan beharra dago nerabezaroa aro franko zaila dela identitate pertsonalaren behin betiko garapenean, hain zuzen ere generoaren eraginagatik.

No hay comentarios: