Aurretik aipatutako artikuluarekin erlazionatutako inkesta bat daukagu hemen,non MARI ERRAUZKIN ipuinari buruz bai umeek eta bai jakintsuek uste dutenari buruz hitz egiten den.
*JAKINTSUEK USTE DUTENA
Ikuspegi psikoanalitikoa: umeak anai-arreben arteko lehiakidetasunaren aurrean sentitzen dituen larritasunak erakusten du. Haurra, maiz, nahiz eta egia ez izan, gaizki trataturik sentitzen da, eta gurasoek besteren bat hobestearen beldur da.
Ikuspegi feminista: ahizpaordeak zigortuak izaten dira sexualitate aktiboa izateagatik (printzipea kokistatzen saiatzen dira),
Mari Errauzkinek bere geldotasuna sariztatua ikusten duen bitartean.
*UMEEK USTE DUTENA -Claudia Alós, 5 urte: “ Mari Errauzkinen gurasoak hildak daude eta horrek pena ematen dit, baina bera ez zait gustatzen soineko urdina daramalako eta nik larrosa nahiago dut”.
-Alberto Araíz Bitar, 6 urte: “ bere ama hiltzen da. Niri, ama bat hiltzeak ez nau beldurtzen, amorru ematen dit”
-Hugo Marquet García, 7 urte: “ Bera da printzesa guztien artean ederrena soineko polita bat daramalako. Biana nik nahiago dut errege bat izan printzipea baino, Ricardo Corazón de León bezalakoa.”
-Isabel García, 6 urte: “ printzesak printzipeak baino gehiago gustatzen zaizkit. Printzesa bat izateko soineko polita izan behar duzu eta ile polita ere bai, horrexegatik printzesa bat izatea gustatuko litzaidake. Sorginak gauza txarrak egin ditzaketen emakume itsusiak dira eta horregatik beldurra ematen didate, ez direla existitzen jakin arren. Ipuinak luzeak izatea nahiago dut horrela beranduago egiten dut lo, baina kontatu behar dizkidate nik bakarrik letra larriak irakurtzen ditudalako.”
-Alberto Araíz Bitar, 6 urte: “ Pinocho-ren ipuina asko gustatzen zait, gizon batek desira bat eskatu zuelako eta errealitate bihurtu zen. Txano Gorritxo ez zait gustatzen ipuin lelo bat delako, batez ere otsoek hitzik egiten ez dutelako. Ipuinetan argiak aztiak eta sorginak dira, baina printzesak leloak dira beti egainatu egiten dituztelako. Ipuin bat gusta nadin, lapurrak, detektibeak, zelatariak....izan behar ditu”.
-Hugo Maquet García, 7 urte: “ gogokoen dudan ipuina “Todos los secretos para ser maestro Pokemón” da. Pokemon-ak ez dira egiazkoak, baina bai existitzen dira eta botere asko dute, Harry Potter bezala, oso azti ona dela. Lucky Luke gustatzen zait ere bai, batez ere pistolak ateratzen dituenean. Oso berandu ez bada, ia gau guztietan irakurtzen dut eta liburuak futbola baino gehiago gustatzen zaizkit, baina lagunekin askotan futbolaz hitz egiten dut.
-Claudia Alós, 5 urte: “ipuinak, liburuetan baino filmetan gehiago gustatzen zaizkit. Jolasteko diren ipuinak ere gustatzen zaizkit.Nire lagunekin, askotan Txano Gorritxo-ra jolasten dut, baina batzuetan ama naiz, beste batzuetan otsoa eta besteetan Txano Gorritxo, pertsonaiak aldatzen ditugu. Printzesa izatera ere jolasten dugu, baina soineko larrosa dugulako. Printzipeen kolorea urdina da, denek kolore horretako alkondarak daramate eta.”.