2007-03-09

Bideojokoak eta Giza Eskubideak



- AMNISTIAK GOBERNUARI BIDEOJOKO BORTITZAK ERREGULATZEKO ESKATZEN DIO

Amnistía Internacional-ak, arlo legegile estatal baten sorketa eskatu zuen Espainian bideojokoekin jolasten duten hiru milioi adingabe babesteko, horietako batzuek Giza Eskubideak zaurtzen dituzte eta.
Organizazioak, prentsaurrekoan “España: Menores y Derechos Humanos, responsabilidades en juego” informearen ondorioak atera zituena, legedi autonomikoaren eta industriaren autorregulazioaren kodearen urraketa zalatu zuen PEGI (Sistema Paneuropeo de Información sobre juegos) sistemaren bitartez, hau da, adinaren araberako sailkapena.

Amnistía Internacional-eko presidentea dena, Esteban Beltránek., Espainiako Gobernuak umeen eskubideen babesa beregain ez hartzea deitoratzen du, umeen eskubideen Hitzarmenean bermatu zuen bezala, beste enpresa batzuen esku usten baitu. Espainian ez bezala, Alemania edo Erresuma Batua bezalako herrialdeetan, bideojokuak saltzen diren dendak erregulatzen dituen legedi bat existitzen dela aipatu zuen ere bai.

Bere ustez, Estatuaren ekintzarik ezak, euren semeak bideojokuak erostea galarazteko orduan gurasoek “babesgabe” sentitzea egin du. Bideojoko batzuek, adibidez, bate batekin aurkariari burua lehertzera, judu talde bat hiltzera, mugitzen denari zapaltzera edo mozketak eta gogorkeriak egitera bultzatzen dute, eta hainbat eta maila altuagoa izan, gero eta bortitzagoak bihurtzen dira. Bortzakeria bultzatzeaz gain, beste bideojoko batzuetan emakumearen kontrako jarrera diskriminatzailea txalotu egiten dela argudiatu zuen.

No hay comentarios: