2007-06-07

GENEROA ETA HEZKUNTZA, etorkizuneko helduen sozializazioa










Mundura jaiotzen den izaki berria ez dator huts-hutsik; sexu bat emana du. Une horretatik izaki hori tratu desberdina jasotzen hasten da, zein sexutakoa izan, halakoa. Dagoeneko murgildua dago testuinguru sozial batean, zeinek behartzen baitu, haurtzaroan barrena, genero identitate mota bat eraikitzeko, eta hori gabe identitate pertsonal propioa ezin lor dezake ez gizartean integratu ezta modu normalean beste gizakiekin harremanak izan ere.



Generoak transmititzen dizkio baloreak, portaerak, hunkipenak eta pentsamentuak, batzuk egokiak eta besteak ez.



Adituek bat datoz esaten genero identitatea haurrak 6 urte inguru dituenean sendotzen dela eta gero ez dagoela aldatzerik. Neska-mutikoak, aro horretan, guztiz malguak dira, edozein motatako eraginari irekiak. Gurasoek duten genero jokabidea izango da jarraituko duen lehen eredua, sozializazioaren bide horretan; familiak, gizarteko talde txikiena den aldetik, komunikabide mota guztiek, adiskideek eta bereziki eskolak, behar den informazioa ematen dute haurtzaroan ikas dadin gizarteak zer espero duen gizabanako berrien aldetik eta nor bere generoaren arabera, zein den bakoitzak bete behar duen eginkizuna mundu honetan.



Aipatu behar da generoan oinarritutako sozializazio prozesu horrek eragina duela ez bakarrik ikasketen hezkuntzan, baita jarduera soziokultural ludikoenen bitartez ere, hots, jolasen, astialdiaren banaketen eta beste haurrekiko harremanen bitartez.

No hay comentarios: